Eguberritako Squash Txapelketa, abenduaren 17an
Artalekun izango dira partidak, lau kantxetatik irekita dauden hiruetan. Talde mistoa eratu nahi du Lur-Alai Squash klubak.
Eguberriaren aitzakian, Lur-Alai Squash klubak abenduaren 17rako txapelketa bat antolatu du Artalekun. Edonork parte har dezakeela adierazi dute antolatzaileek eta horretarako mezu bat bidali behar da korreo elektroniko honetara edo harremanetan jarri telefono zenbaki honekin: 687 97 64 96. Haien sare sozialetan ere eska daiteke izena ematea.
Txapelketan bertan osatuko ditu klubak taldeak. Bestalde, talde misto bat osatu nahi dute, emakume, haur eta gizonen parte hartzea squasharen errealitatea dela isla egiteko.
Pistetako bat itxita
Squashean aritzeko lau kantxa daude Artalekun eta horietatik hiru itxita daude, pandemiak eragindako murrizketengatik. Irailean BPXport enpresa hasi zen Irungo kiroldegiak kudeatzen eta haiengana jo zutela adierazi du Gorka Arretxe Lur-Alaieko kideak, baina ez dutela laugarren kantxa irekitzeko asmorik adierazi zieten.
Egun, 80 bat jokalari dira bazkide eta pistetako bat itxita egoteak jarduna mugatzen diela salatu dute klubekoek. Horien irekiera eskatu dute.