Zuloaga Etxean hainbat ekintza antolatu dituzte datorren asterako
Zianotipia tailerra, hitzaldi bat eta mendi irteera bat antolatu dute datorren asterako Hondarribiko Udal Liburutegian. Ekintza oro Txanogorritxo egitasmoaren barnean kokatzen da.
Datorren astean ekintza ugari izango dira Hondarribiko Zuloaga Etxean, bai-eta eraikinetik at ere.
Abenduaren 12an eta 13an, arratsaldeko 17:30ean, Zianotipia tailerra eskainiko dute. Niko Iturraldek zuzenduriko jarduera da. Prusiar urdin koloreko tintarekin kopiak egiteko argazki prozeduda monokromoa da. Tailerrean irudi originalen negatiboak lortzen ikasiko dute. Liburutegiko arduradunek aldez aurretik izen ematea gomendatzen dute.
Abenduaren 15ean, Ameztu Jaizkibel proiektua ezagutarazteko hitzaldia antolatu dute. Proiektua 2019an Talaia eskolak egindako proiektua da. Maier Gerekak eta Izaskun Cenozek proiektuarren nondik-norakoak azalduko dituzte.
Abenduaren 17an, Ameztu Jaizkibel proiektuaren jarraipena izango den mendi irteera egingo dute. 10:00etan Zuloaga Etxean bilduko dira eta ondoren, elkarrekin, Jaizkibeleruntz abiatuko dira: “eguzkia lagun izatea espero dugu”.