Gotorleku izatetik paradore izatera
Arma Plazak hainbat ekintza antolatu ditu Hondarribiko gazteluaren historia ezagutzeko.
‘Hondarribiko gaztelua; Erdi Aroko gotorleku izatetik turismo paradore izatera’ hitzaldi eta bisita gidatuak antolatu ditu Arma Plaza Fundazioak. Abenduaren 16an Gonzalo Lopez-Munizek Alde Zaharren bihotzean dagoen gazteluaren inguruko historia eta pasarteak izango ditu hizpide. Hitzaldia gazteleraz izango da.
Hurrengo egunean hiru bisita gidatu (hirurak gaztelaniaz) antolatu dituzte: 11:30ean, 12:30ean eta 16:00ean. Abiapuntua Arma Plaza kultur eta turismo gunean izango da.
Bisitak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da. Mezu bidez edo hurrengo telefonoetan: 943643677 edo 943644623. Informazio osoa Arma Plazaren webgunean eskura daiteke.