Aurten ere, 'Kantu Berri On'
Biharko egunez egingo du Eskifaia Abesbatzak Eguberrietako abestiak prestatzeko lehen entsegua. Herritarrak abestera batu daitezen gonbita luzatu diete.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/12/kantuberrion.png)
Beste urte batez ‘Kantu Berri On’ antolatu du Eskifaia Abesbatzak. Abenduaren 24an Eguberrietako kantak abestuko dituzte. Biharko egunez hasiko dituzte entseguak, Eskifaia Abesbatzaren egoitzan 20:30ean. Abesbatzako kideek herritarrak beraiekin abestera gonbidatu dituzte.