Teknologiaren mundua ezagutzeko Tech Irun gazteentzako tailerrak
Irungo udalak Bidasoa biziriken bitartez Tech Irun tailerrak antolatu ditu beste urte batez. Robotikaren, programazioaren eta adimen artifizialaren inguruko tailerrak izango dira.
Irungo Udalak Bidasoa biziriken bitartez Tech Irun tailerrak antolatu ditu eguberrietarako. 8-13 urte bitarteko haurrek, beste urte batez, teknologiaren mundua ezagutzeko eta ekintzailetza sustatzeko aukera izango dute. Tailerrak bi txandetan banatuko dira adinaren arabera: Abenduaren 26tik 30era 8-10 urte bitarteko haurren txanda izango da. Urtarrilaren 2tik 5era, berriz, 11-13 bitartekoena. Jolasen bidez, robotikaren, programazioaren eta adimen artifizialaren inguruan ikasiko dute.
Urte guzti hauetan zehar 600 haur baino gehiagok parte hartu dute, “izugarrizko arrakasta” Bidasoa Bizirikeko presidentea den Miguel Angel Paezen hitzetan.
Izen ematea abenduaren 11era arte zabalik egongo da Bidasoa biziriken webgunean egin beharko da. Tailerrak Irun Factoryn eskainiko dituzte.