Euskararen Egunaren udal adierazpena ez da bateratua izan
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legea izan dute hizpide eta EH Bilduk ez du bat egin.
Joan den larunbatean Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen eta Irungo Udalak adierazpen instituzionala kaleratu zuen. Bertan, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legeak berrogei urte bete dituela izan dute ardatz. “Hartan du zimentarri gaurko errealitatera ekarri gaituen arautegiaren lege-eraikinak”.
Adostasun zabal sendo baten gainean eraikitako legea dela adierazi dute eta horregatik dela eraginkorra. “Asko zor dio euskarak adostasunari, eta deus ere adostasun ezari. Adostasuna baitu euskararen etorkizunak giltzarri; hondamendi luke euskarak, ordea, adostasun eza”.
Adierazpen hori ez du Irungo EH Bilduk sinatu. Irungo Udalak euskal hiztunen eskubideen alde ez duela behar adina lan egin azaldu dute komunikatu batean.
Adierazpen instituzional osoa, lotura honetan irakur daiteke.