Eguberrietan erakusleihoak apaintzeko deialdia
Hamabigarrenez sarituko dute herriko erakusleiho hoberena: eguberrietako apaingarrien bidez merkataritza hiriaren bizitzan hobekien integratzen duen saltokia.
Hamabigarren urtez antolatu du udalak Eguberrietako XII. Erakusleiho Lehiaketa. Merkataritza hiriaren bizitzan integratzeko sorturiko lehiaketa da. Zentzu horretan, merkatariak eguberrietan oinarritutako erakusleihoak sortzera bultzatu nahi ditu.
Baldintzak:
Hondarribiko edozein saltokik parte hartu dezake eta izen emate orria Hondarribiko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko da. Doako ekintza da eta abenduaren 15era arte egin ahal izango da (15a barne). Izen emateaz gain, saltokiek erakusleihoetan udalaren webgunetik deskargatutako (orrialde amaieran) irudi bat ezarri beharko da, ongi ikusten den tokian, irudi hori ez duen saltokia lehiaketatik kanpo geratuko baita. Edozein teknika erabili ahal izango da dekorazioa gauzatzeko. Lehiaketan parte hartuko dutenek, abenduaren 17tik urtarrilaren 6ra ipini beharko dituzte apaingarriak.
Epaimahaiak diseinua, sormena eta irudi komertziala zein produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan sariduna aukeratzeko. Irabazlea abenduaren 20an ezagutaraziko dute.
Sariak:
Irabazleak 450 euro jasoko ditu, bigarren sarituak 300 euro eta hirugarrenak 200 euro. Sariak ez dira bi establezimendu edo gehiagoren artean banatuko. Saria jasotzeko kontu korronteko jabea zein den ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da udaletxean banketxeko ziurtagiriarekin. Informazio gehiago udaleko webgunean eta Udaletxeko Biztanleen Arreta Zerbitzu (BAZ) bulegoan aurki daiteke.