Ezker Hormako Kluben arteko Gipuzkoako Txapelketaren finalak, asteburuan
Bi bikote hondarribiar lehiatuko dira larunbatean Gipuzkoako Txapelketaren finalean: Joar Laka eta Manex Zamora kadete mailan eta Mikel Amboage eta Mattin Bereau jubenil mailan.
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako zenbait final jokatuko dituzte larunbat honetan (Abenduak 3). Hondarribiko bi bikote izango dira final horietako protagonistetako batzuk, biak ala biak zesta punta modalitatean. 16:30ean Zumaian jokatuko dira partidak.
Kadete mailan Joar Laka eta Manex Zamora arituko dira Izei Garcia eta Ehki Leteren aurka. Jubenil mailan aldiz, Mikel Amboage eta Mattin Bereau bikotea Oinatz Agirregomezkorta eta Unax Zubizarretaren aurka arituko dira.