Trafiko aldaketak Anaka kalean
Abenduaren 5, 6 eta 7an txandakatu egingo da erraia norabide ezberdinetan doazenen artean.
Anaka kalea asfaltatuko dute abenduaren 5, 6 eta 7an eta horregatik trafiko aldaketak izango dira. Txandakatu egingo dute erraia. Hain zuzen ere Blas de Lezo eta Basurko kaleen arteko bidea da asfaltatuko dute.
Lan hauekin aurtengo asfaltatze kanpaina amaitu egingo dela jakinarazi du udalak. 510.000 euroko aurrekontua erabili dute.