Ibilgailuentzat ireki dute Ama Xantalen karrika
Ia urte eta erdi itxita egon eta gero berriz ireki dute. Dena den, abenduaren 5,6 eta 7an E-25 autobusak ezingo du pasa, drainatze lanengatik.
Uztailean hasi zituzten Ama Xantalen karrika berriritartzeko lanak eta autobusentzat irekia egon da soilik. Gaurtik aurrera ibilgailu guztiek pasa ahalko dute bertatik.
Dena den, drainatze lanak egiten ari dira ondoan dagoen Dunboa kanalean eta ondorioz, E-25 autobus lineak beste ibilbide bat hartuko du abenduaren 5, 6 eta 7an. Izan ere, Dolores Salis kaletik ezingo da pasa , eta hortaz, Euskal Herria hiribidea jaitsitakoan, berriz gorako noranzkoa hartuko du autobusak.
Irunbuseko L-4 linean eta autoengan ez du eraginik izango itxiera honek. Bai aldiz Urdanibia plazako autobus paradan, beste behin deuseztatu egingo dutelako lanen ondorioz.