Segurtasunaren eta bizikidetzaren aldeko batzorde iraunkorra sortu dute
Irailean alderdi guztiek sinatutako itunaren jarraipena litzateke talde honen eraketa. Udal ordezkari guztiak, gizarte elkarteak eta beste hiriko entitateak osatuko dute.
Segurtasunaren eta bizikidetzaren aldeko batzorde iraunkorra sortu dutenaren berri eman du gaur Irungo Udalak. Irailean udalbatza osatzen duten alderdi guztien sinatu zuten izen bera duen itunaren hurrengo pausu gisa definitu dute.
Prebentzioaren arloan lan egiteko batzorde bat eratzea “ezinbesteko urratsa” dela dio Cristina Laborda Udaltzaingoko ordezkariak. Mahai horren inguruan eseriko dira udal ordezkari guztiak, gizarte elkarteak eta beste hiriko entitateak.
Orain arteko ireki duten partaidetza ildoei eutsiko dietela zehaztu dute, “hiriko bizi-kalitatean aho batez lan egiten jarraitu ahal izateko, berdintasunezko gizarte kohesionatuagoa lortzeko”. Ziur dira segurtasunean denen artean adosten lagunduko duela itunak.
Itun horren bidez hartu zuten lehen neurria, Jaurlaritzako Segurtasun Sailari Irungo Ertzaintzaren komisariako agenteen kopurua handitzeko eskaria egitea izan zen, baita Udaltzaingo gehiago galdegitea ere. Horrez gain, joan den astean jakinarazi zuten 19 bideozaintza kamara berri erosi zituztela, horietako 13 instalazio berrietarako.