PSE-EE: "Aurrekontuak zaharkituta jaio dira"
EAJk aurkeztutako aurrekontu proiektuaren aurka bozkatuko du Hondarribiko PSE-EEk.
Bihar goizeko 09:30ean hasiko den ez ohiko bilkuran 2023ko aurrekontuak bozkatuko dira. Hondarribiko PSE-EE “atsekabetuta” agertu da, izan ere, “EAJk gehiengoa duenez, aurrekontu proiektua onartuko da”.
Sozialistak ziur daude aurkeztutako proposamena ez dela “Hondarribiak behar duena”, haien ustez, “zaharkituta jaio” diren aurrekontuak baitira: “proposamenak ez dutelako egungo testuingurua, pandemia eta Ukrainaren egoera, kontuan hartzen”. Hortaz gain, “bereziki mingarria” egin zaie gizarte laguntzen inguruko murrizketak.
Proposamen horri erantzuteko Sozialistek 55 zuzenketa proposatu zizkioten, baina udal gobernuak bakarra onartu zieten: 50.000 euro Madalen Karrika kalean eta Arrantzale auzoan zaintza-kamerak jartzeko.