EH Bildu: "Aurkeztutako aurrekontuak ez nahikoak eta atzerakoiak dira"
EH Bilduk ez ditu udal gobernuak proposatutako aurrekontuak babestuko.
Bihar eztabaidatuko dira 2023ko Aurrekontuak Hondarribiko Udaletxean eta EH Bilduk ere horien inguruko balorazioa egin nahi izan du. Gainera, aldez aurretik, publiko egin du ez dituela udal gobernuak proposaturiko aurrekontuak babestuko.
Alde batetik alderdiari deigarria egin zaio urte honetan aurreikusitako inflazioa %8tik gorakoa izanik 2023 urteko aurrekontuetan %4ko hazkundea “besterik” ez egotea. Beste aldetik, diru sarrerek zein gastuek ere atentzioa eman die, batez ere, izaera sozialeko programetan aurreikusten diren gastuen murrizpena nabarmendu dute.
Hurrengo programa zehatzetan ia bi milioi euro gutxiago inbertitzea aurreikusten dela zehaztu dute:Azkenik udal gobernuari hainbat zuzenketa helarazi dizkiotela azaldu dute, baina horietatik guztietatik bakarra onartu dietelaz kexu dira: “Bakarra onartu zaigu, euskarari dagokionez eskualdeko hedabideei laguntzeko proposamena, hain zuzen ere”. Hala ere, EH Bilduk Alardea antolatzeko 65.000 euro bereiztea proposatu duela gaineratu du, koalizioaren ustez hori baita “jaietan berdintasunaren printzipioari eusteko ekarpenean aurreneko pausoa”.