"Ekimena, ilusioa eta bultzada"
EAJk proposaturiko 2023 urterako Aurrekontuak aurkeztu dituzte gaur goizean. Hona hemen proposamenaren xehetasunak.
Gaur goizean Udaletxeko areto nagusian izan dira Txomin Sagarzazu alkatea eta Juan Mari Altuna. Bertan udal gobernu taldeak egindako 2023 urterako aurrekontu proposamena aurkeztu dute. “Ekimena, ilusioa eta bultzada” dira aurrekontu hauek aurkezterako garaian nabarmendu dituzten kontzeptuak. Izan ere, hitz horiek, beren “eguneroko lana” definitzen dutela adierazi dute.
Bost ardatz estrategikoetan banatu dituzte aurrekontuak: Pertsonak eta familiak (2.859.966 euro); Tokiko ekonomia bultzatzea (1.594.100 euro); Garapen iraunkorra (7.580.040 euro); Herritarren intereseko gauzei bultzada ematea (5.590.550 euro); eta Herritarrentzako zerbitzu eta arreta (7.664.968 euro).
Ardatz horiez gain, 15 proiektu “handi” baina gehiago proposatu dituzte: ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ lan-programaren jarraipena; San Nikolas zubia ordeztea; sei zerbitzu publiko berri instalatzea;
Saindua Gaztelekua hobetu eta handitzea; Arrantzale Auzoa berrurbanizatzea; Talaia Alai proiektua aurrera eramatea; Santiago Kalea berrurbanizatzea 1. zenbakitik 21. Zenbakira; Mendeluko birgaitze-proiektua eta Plan Berezia; Auzo-bideen zoladura eta hobekuntza; Presako haur-parkea estaltzea
Presako alokairuko etxebizitza publikoa sustatzea; San Telmo gazteluko proiektua; Guadalupeko gotorlekuko proiektua; Muliateko udal-lokalen proiektua; Aparkalekuak eraikitzeko azterlan geoteknikoak…
Amaitzeko eskerrak eman dizkiete aurrekontuen proposamena lantzen aritu diren guztiei, bai eta horiek hobetzeko ekarpenak egin dituzten udal taldeei ere.
Xehetasunak:
Pertsonak eta familiak (2.859.966 euro):
- Etxe laguntza zerbitzurako 809.966 euro.
- Gizarte babeserako jardueretarako eta tutoretzapeko apartamentuetarako 576.743 euro.
- Lehen mailako gizarte laguntzetarako 513.000 euro.
- Berdintasuna sustatzeko ekintzetarako 102.450 euro.
Tokiko ekonomia bultzatzea (1.594.100 euro):
- Merkataritza eta turismoa bultzatzeko jardueretarako 02.000 euro.
- Merkataritza eta beste jarduera ekonomiko batzuk bultzatzeko 425.000 euro.
Garapen iraunkorra (7.580.040 euro):
- Hirigintzarentzat eta etxebizitzaren administrazio orokorrarentzat 1.447.900 euro.
- Hiri eta landa eremuko mugikortasuna hobetzeko 1.320.096 euro.
- Kaleak eta bide publikoak garbitzeko 1.108.844 euro.
- Hondarribiko Ondare Historiko aberatsa kudeatzeko 766.544 euro.
- Parkeak eta lorategiak mantentzeko 718.239 euro.
- Argiteria publikorako 565.783 euro.
- Ekipamendu eta komun publikoak instalatzeko 202.795 euro.
Herritarren intereseko gauzei bultzada ematea (5.590.550 euro):
- Hondarribian kirola bultzatzeko 1.183.660 euro.
- Kultur ekipamendu eta jardueretarako 1.090.077 euro.
- Euskara sustatzeko 787.226 euro.
- Gazteentzako ekintza eta ekipamenduetarako 443.295 euro.
Herritarrentzako zerbitzu eta arreta (7.664.968 euro):
- Administrazio orokorrerako eta herritarrei arreta emateko 4.613.112 euro.
- Herritarren segurtasunerako eta trafikoaren antolamendurako 3.051.856 euro.