Gazte TEK, teknologia tailerrak, eskainiko dituzte eguberrietan
Ekintzailetza sortzailea bultzatzea eta eskatzea helburu duten tailerretan izena emateko epea igandean amaituko da.
Ekintzailetza sortzailea bultzatzea eta eskatzea helburu duten Gazte TEK tailerren edizio berri bat izango da aurtengo eguberrietan. Hala iragarri du Maria Serrano Gazteria zinegotziak. Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren aldeko planaren baitan antolatzen den tailerrak dira, Bidasoa Biziriken lankidetzarekin.
8-10 eta 11-13 urte bitartekoentzako tailerrak dira eta bi txandetan egingo dituzte: lehena abenduaren 26tik 30era, eta bigarrena, urtarrilaren 2tik 5era, biak ala biak Kultur Etxean, 09:30etik 13:30era. Txanda bakoitzean tailer ezberdinak eskainiko dituzte: Inventor Lab: Robot car + Game kontsola eta Micro: Bit experience lehenan; Inventor Lab: Subbot eta 3D inprimaketa bigarrenean.
Guztiak doakoak izango dira. Talde bakoitzean hamar partaide egongo dira gehienez. Eskaria handiagoa bada plazak zozketa bidez esleituko dira, eta soilik Hondarribian erroldatutakoek parte hartu dezakete.
Izen emate epea igande honetan (abenduak 4) itxiko da. Informazio gehigarria udalaren webgunean aurki daiteke.