Nekazal bideak egokitzeko lehiaketa zabaldu du udalak
413.584,79 euroko aurrekontua izango dute lanok burutzeko. 14 nekazal bide egokitzeko proiektua izango da.
Hondarribiko auzo ezberdinetan 14 nekazal bide egokitzeko lehiaketa zabaldu berri du udalak. Enpresek abenduaren 5era arte izango dute aurkezteko aukera. Pleguak udalaren webgunean aurkituko dituzte.
Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez urteak daramatzate auzoetako bideak egokitzen, baina pandemiarekin proiektua “mantsotu” egin da. Orain ordea “esfortzu berezi” bat egin nahi dute eta horretarako ia 414.000 euro bideratu dituzte lan horiek gauzatzeko. Esleidunak 14 aste izango ditu lanak burutzeko eta 2023 urteko lehen seihilekoan izatea aurreikusi dute.