Irungo saltokietan online erosteko plataforma martxan da
Market Place izena du online erosteko baliabideak eta 25 saltokik parte hartu dute. Hondarribia eta Hendaiara ere egingo dira bidalketak.
Gaur martxan jarri dute hiriko merkatariek online salmenta egin ahal izateko Market Place plataforma. Irungo Udalak sustatu du Bidasoa Bizirikekin batera eta xehetasunak, Borja Olazabal ordezkariak eman ditu.
Tokiko dendetan erosketak egitea sustatu nahi dute plataforma honen bidez. Horretarako, merkatariek ez dute deus ordaindu beharko plataformaren parte izateko, eta gainera, diru laguntza lerro bat ateratzea aurreikusi du udalak, “salmentako plataforma digitalean parte hartzeko beharrezko inbertsioei aurre egiteko”.
Market Placekin produktua erosten da eta gero dendan bertan jaso. Hondarribira eta Hendaiara 24 orduren buruan iritsiko litzateke, produktu freskoak barne, eta Espainia osorako bidalketak egiteko beta emango du. Badoa bizikleta banaketa kooperatiba arduratuko da etxeko entregez.
Oraingoz 25 saltokik eman dute izena eta sare sozialetan gaur hasiko dira plataforma dinamizatzen. Honako denda hauek dira parte hartzaileak:
- Sugar
- Soft Irun Bakery & Coffee Chez Paco
- Chocolates de Irun
- Marrubi Goxokiak
- Vinos Arambarri
- Fruteria Deperita
- Alfredo y Olga Licores
- Ortega y Olazabal Zapateria
- K.e Albistur
- Jeca
- Dori Mertzeria
- Bost mutila
- Jeca neska
- Lucca bitxiteria
- Lerro bitxiteria
- Papel y +
- Disconsu
- Picking pack Irun
- Kolon Menaje
- Agirresarobe bulegoko materiala
- Brikolaje Easo
- Irun Bonsai
- Neska polita
- Elchicodeloscartuchos