19 bideozaintza kamera erosi ditu Irungo Udalak
Dagoeneko dauden batzuk ordezkatuko dituzte eta beste berri batzuk jarri. Atzo jakinarazi zuen udalak.
Tokiko batzarraren asteroko agerraldia egin zuten atzo Irungo Udalean eta kalean bideozaintzako kamera gehiago jartzea eta beste batzuk ordezkatzea onartu zutela jakinarazi zuten. 19 kamera dira guztira, horietatik 16 berri eta 6 ordezkapena egiteko, eta 200.000 euroko aurrekontua erabiliko dute.
Aurrekontu parte hartzaileei esker jaso zutela proposamena zehaztu dute eta bat egiten duela joan den irailean udalbatza osatzen duten talde guziek sinatu zuten Segurtasunaren eta Bizikidetzaren aldeko Itunaren helburuekin.
Udalak onartu egin du kameren hornidura eta instalazioa kontratatzeko proposamena. Bestalde, ez dute zehaztu zein lekutan jarriko eta ordezkatuko dituzten baina bai esan zuen Miguel Angel Paez alkate ordeak hiriko erdigunean egongo direla.