Bidasoko batzorde misto teknikoa elkartu da, uholdeak eta zirkulazioa aztertzeko
Uholdeek ibai inguruan izan duten eraginak aztertzeko lantaldea sortu dute, baita Bidasoaren bi aldeak lotzen dituen zubia irekitzearen alde.
Bidasoko Batzorde Misto Teknikoa elkartu da gaur goizean. Bidasoa ibaiari dagozkion gaiak jorratzen dituzte bertan, eta ibaiaren bi aldeetako erakundeek parte hartzen dute.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, beraiek proposatutako bi gai aztertu dituzte. Alde batetik, uholdeak daudenean, bazterretan izandako eraginak kontuan hartzea (Irunen, batez ere, Bidasoa auzoan gertatzen dira).
Proposatutakoa aintzat hartu, eta uholde zein uhaldiek uzten dituzten ondorioak aztertuko dituztela adostu dute gaurko bilera.
Beste gaia, berriz, Etorbideko Zubia izan da. Frantziako estatuak itxita dauka, eta Irungo alkateak bere haserrea adierazi du. Batzorde teknikoak gaiarekin eskumenik ez duela jakin arren, Santanok Irungo eta eskualdeko biztanleei sortzen dizkien eraginak mahai gainean jarri nahi izan ditu.
Espainiako estatuak Baionan duen kontsulak adierazi du eskakizun hori partekatzen duela Espainiako Gobernuak. Alegia, Europako Batasunaren barruan zirkulazioa librea izatea.
Bilera bukatzean, Santano pozik agertu da egin diren aurrerapenekin.