Astebetez itxita egongo da Santa Elena karrika
Autobusek ezta ere ezingo dute pasa hilaren 21etik 27ra. Uztaileko aldi baterako ibilbidea berreskuratuko du garraio publikoak.
Bukatzear daude Santa Elena karrikako berrurbanizazio lanak eta azken txanpari ekiteko, azaroaren 21etik 27ra, biak barne, itxita egongo da guztiz kalea. Baita ere Urdanibia plazako autobus parada.
Autobus zerbitzua, beraz, uztaileko ibilbidera itzuliko da. E-25 linea Euskal Herria hiribide bukaera arte iritsiko da eta bertako biribilgunean buelta emango du Hondarribirantz joateko. Aldiz, L4 linea ohi moduan Olaberrian emango du buelta eta Moskutik pasa beharrean, Euskal Herria hiribidea igoko du.