Martindozenean egingo dituzte igandeko jolasak
Euria egingo duela aurreikusi dute eta Zabaltza plazan beharrean, Martindozenean egingo da.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/03/martindozenea.jpg)
Haurren Nazioarteko Eguna da biharkoa eta jolasak antolatu dituzte Igandero programaren baitan. Oraintxe jakinarazi berri du udalak eguraldia medio lekualdatu egin dutela jarduera Martindozeneara. Sarrera doakoa da eta goizeko 11:00etan irekiko dituzte ateak, 13:40ak arte.