Azken hiru denboraldietako banderak bedeinkapenerako prest
Hilaren 26an bedeinkatuko dituzte 2022-2023 denboraldian ez ezik 2020an eta 2021ean lortu Hondarribia Arraun elkarteko arraunlariek zituzten banderak.
Guztira 17 bandera dira 2021-2022 denboraldian Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariek eskuratu dituzten garaikurrak: TKE Ligako zazpi, ETE Ligako hamar. Aurten, gainera, horiek bedeinkatzeaz gain, 2020 urteko eta 2021 urteko banderak bedeinkatuko dituzte ere. Izan ere, azken bi urtetan pandemiaren eraginez bertan behera geratu baita ospakizun hau.
Hitzordua azaroaren 26an, Hondarribiko Parrokian izango da eta 12:30ean hasiko da meza. Hondarribia arraun elkarteak zaletu guztiei bertaratzeko deia egin die, momentu bereziaz elkarrekin gozatzeko.