Alazne Etxeberriak bakarrizketa eskainiko du gaur
'De ésto también se sale' bakarrizketa prestatu du donostiarrak. 20:00etan Hondarribiko Kultur Etxean izango da emanaldia.

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan, gaur arratsaldean ‘De ésto también se sale’ bakarrizketa eskainiko du Alazne Etxeberriak. Aktorea, komikoa eta gidoilaria da. Gaur arratsaldean 20:00etan aurkeztuko duen lanean Mari Luz hegazkineko zerbitzariak bizitako abenturak, lorpenak… eta abar kontatuko ditu eta “umore, musika eta originaltasun handiz beteriko bidaia” izango dela ziurtatu dute.
Sarrera doan da baina gonbidapenak eskuratzea beharrezkoa da. Gonbidapenak, baina, Arma Plazan, hurrengo webgune honetan edo egunean bertan ikuskizuna baino 2 ordu lehenago Kultur Etxeko lehilatilan eskuratu daitezke.