Familia elkargunea zabalduko du Jaurlaritzak Irunen
Familia nukleoa adostasunik gabe hausten den egoeratarako justiziaren espazioa izango da. Irungo Udalak gaur eman du obrak egiteko lizentzia.
Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila aurreko legealdian hasi zen Familia elkarguneak deszentralizatzen, eta bide horretan, Irungo Udalak gaur jakinarazi du hirian gune horietako bat jarriko dutela, San Juan plazako 4. zenbakian.
Tolosakoaren aurkezpenean Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziarako sailburuak azaldu zuen doan erabiltzeko espazioak direla eta segurtasun berme guztiak eskaintzen dituela familia nukleoa adostasunik gabe hausten den egoeratan. Baita ere gatazka, tratu txar eta beste hainbat egoeratan.
Familia elkarguneen bitartez, adingabeek aitarekin, amarekin, tutorearekin edo beste senitarteko batzuekin harremana izateko daukaten eskubidea bermatzeko dela gunea ere azaldu zuen San Josek. Bertan, diiziplina anitzeko ekipo psikosozialak eta adituak egongo direla eta adin txikikoak babesteaz arduratzen direla zehaztu zuen ere sailburuak.
Trukeak eta tutoretzapeko bisitak egiteko Donostiako Familia Elkargunera joan behar izateari utziko diote, beraz, bidasoarrek.