Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Zabaltza plazan bilduko dira, 11:00etan.
Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Irungo ikastetxe publikoek elkarretaratzea egingo dute Zabaltza plazan, 11:00etan. Bilkuran parte hartuko duten ikastetxeak Toki-Alai BHI, Txingudi BHI, Hirubide BHI, Plaiaundi eta Eguzkitza BHI dira.
Elkarretaratze horretan ez dira plazatik mugituko. Bertan, ikasleek manifestu bat irakurriko dute, eta ekintza ezberdinak gauzatuko dira: dantza bat egin, pankarta bat osatu edota zapiekin esku bat eraikiko da.