Ara! Gorputz elkarteak hitzaldi-tailerra eskainiko du ostegunean
Hitzaldiaz gain, 'Nolako Txanogorritxo nahi duzu?' haurrentzako tailerra ere antolatu dute ostiralerako Zuloaga Etxean.
Aste honetan bi hitzordu izango dute hondarribiarrek Hondarribiko Udal Liburutegian. Lehena ostegunean 17:30ean izango da. Ara! Gorputz elkarteak ‘Hilero gorritzen’ hitzaldi-tailerra eskainiko du. Zikloaren inguruan mintzatuko dira Ione Fernandez eta Enara Iruretagoiena eta informazioa eskaini bitartean tailer bat egingo dute. 8-12 urte bitarteko gazteentzako zikloa da (elkartearen gomendioa) eta familiek ere bertan egoteko aukera izango dute. Garbiñe Ubeda arituko da aurkezle lanetan.
Bigarren hitzordua ostiralean izango da, hau ere 17:30ean. Ainara Oskozek ‘Nolako Txanogorritxo nahi duzu?’ tailerra eskainiko du.