Euskadiko eslalon olinpikoan, bigarren taldea izan da Santiagotarrak
22 domina ekarri dituzte Bidasoara piraguistek. Hurrengo asteburuko jardunaldiarekin bukatuko dute 2022ko denboraldia.

Eslalon Olinpikoaren Euskadiko txapelketan aritu da asteburu honetan Santiagotarrak eta emaitza ezin hobearekin itzuli dira: 22 domina eta bigarren talde gisa sailkapen nagusian. Paueko kanalean izan dira klubeko hogei eta lau piraguistak.
Urrezko zortzi domina ekarri dituzte Bidasoara, bai patruileko modalitatean eta bai bakarka; Lauren Lacabane K1 kadetean; Aitor Iriondo K1 juniorrean; Xabier Taberna K1 beteranoan; Oier Diaz C1 kadetean; Oier Amianok, Oier Olasok eta Asier Martinezek osatutako patruilak K1 kadetean; Mikel Altunak, Ekhi Diazek eta Hasier Rodriguezek osatutako patruilak K1 seniorrean; Oier Diazek, Lauren Lacabanek eta Oier Olasok osatutako patruilak C1 kadetean; eta Telmo Otegik, Javier Arruabarrenak eta Aitor Iriondok osatutako patruilak C1 seniorrean.
Zilarrezko dominen festa ere izan zen. Unai Santacruzek K1 kadetean; Javier Arruabarrenak K1 juniorrean, Xabier Manterolak K1 beteranoan; Klara Olazabalek C1 seniorrean; Lauren Lacabanek C1 kadetean; eta Unai Santacruzek, Lauren Lacabanek eta Oier Diazek osatutako patruilak K1 kadetean.
Datorren larunbatean, azaroaren 19an, egingo da Orthezen Eslaloneko Euskadiko Kopako azken proba, eta horrela, 2022 denboraldia itxiko dute.