Memoria Historikorako Bulegoa Urdanibia plazara lekualdatuko dute
Pikoketa kaleko Udal Artxiboaren atzealdean kokatuta dagoen egoitza behin-betirako mugituko dute Urdanibia plazako 6. zenbakira.
Irungo Memoria Historikorako Bulegoaren egoitza Pikoketa kaleko Udal Artxiboaren egoitzaren atzealdean kokatuta dago, eta bere kokalekua aldatuko du eraikina mantentzeko lanengatik.
Kokaleku berria, behin-betikoa izango dena, Urdanibia plazako 6. zenbakia izango da, Gizarte Ongizateko arloaren bulegoak dauden eraikinean. Sarbidea Vega de Eguzkitza kalean egongo da.
Memoria Historikorako Bulegoak hitzordu bidez ematen du arreta, eta hitzordua eskatzeko, 010 edo 943 50 51 52 telefono zenbakira deitu behar da.