Klima eta energia krisiari aurre egiteko bide orri berria sinatu du udalak
Arintze neurriak ez ezik, dagoeneko mundua pairatzen ari den aldaketei aurre egiteko 18 ekintza jaso dituzte.
Klimaren eta Energia Jasangarriaren Aldeko Ekintza Planaren ildo nagusien berri eman du gaur udaleko ordezkaria den Borja Olazabalek, Garapen Jasangarriko ordezkariak. Orain arte zegoen konpromisoa eta plana eguneratzea litzateke egin dutena, eta Jasangarritasun Energetikoaren Mahaian landu dute. Udal taldeak eta herritarren erakundeek osatzen dute taldea.
Lehen zegoen planak Irunen berotegi efektuko gasen emisioak arintzeko neurriak biltzen zituen eta oraingoan hori ere jaso dute, baina egokitzeko 18 ekintza batu dituztela zehaztu du Olazabalek. Hartara, klima aldaketak dagoeneko eragin dituen inpaktuei (tenperatura- igoerak, lehorteak, euriteak eta antzeko muturreko beste gertakari batzuk) egin nahi diete aurre.
Arintzeko neurrien helburua 2030erako emisioak %55 murriztea, 2007ko datuekin konparatuta dela dio udalak. Xede honek bat egiten du Europako erakundeek ezarritako helburuarekin. 2020eko asmoa gogoratu dute eta %20ko murrizketa zela ordukoa; hiriak asmo hori gainditu zuela jakinarazi dute, %22ko gutxitzea izan baizen 2019an.
Hurrengo urratsak
Plan hau udalbatzan onartu behar dute orain, eta jarraian, Klimaren eta Energiaren Aldeko Alkateen Itunaren bulegora bidaliko dute. Irungo udaletxea erakunde horren parte da eta Ituna koordinatzearen arduradunak direla diote.
Gaurko aurkezpena baino lehen Energiaren Euskal Erakundean eta IHOBEk (Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietate publikoa) ikertu dutela ekintza plana azaldu dute. Bi erakunde horiek baitira EAEko koordinatzailean Itunari dagokionez.
Ordezkarian prentsaurrekoan azaldu duen moduan, hurrengo urratsa Udalbatzak onestea izango da eta, ondoren, Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunaren Bulegora igorriko da. Erakunde horren kide da Udala, eta Ituna koordinatzeaz arduratzen da. Aldez aurretik, ekintza-plana aztertu dute EEEk (Energiaren Euskal Erakundea) eta IHOBEk (Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietate publikoa), haiek baitira Itunaren EAEko koordinatzaileak.
Gizartearekin batera lanean aritu behar direla helburuak betetzeko nabarmendu du Olazabalek. Txosten hau bide orria izango dela diote, baita 10 urtetan sustatzen aritu diren politiken konpromisoa berrestea ere.