Hitzarmen berria adostu dute Hondartza Kiroldegiko langileek
Akordioaren ondorioz bihar astekoa zen greba bertan behera geratu da. ELA Sindikatuak "modu positiboan" baloratu du lortutakoa.
2021eko abenduan iraungi zen Hondartza Kiroldegiko langileek Kirolzer enpresarekin zuten hitzarmena. Urrian bildu ziren aurrenekoz enpresarekin, eta hiru negoziaketa bileren ondoren, atzoko egunez lortu zuten “ezinezkoa zirudiena”: hitzarmen berri bat adostea. Horrenbestez, bihar hastekoa zen greba (hiru eguneko greba deitu zuten, hilaren 16tik 18ra) bertan behera geratu da.
Honakoa hitzartu dute: hitzarmenak iraungo duen hiru urteetan, soldata KPIaren arabera eguneratzea langileek eros ahalmena galdu ez dezaten; errelebo kontratuaren inklusioa; partzialidadea orekatzea, jardunaldia jaitsiko balitz kalte ordain bat eskainiz eta beste hainbat hobekuntza.
ELA Sindikatuak “modu positiboan” baloratu du lortutakoa. Hortaz gain, langileentzako hitzak izan dituzte ere, “borrokarako grina eta jarrera txalotu nahi ditugu, ezinezkoa zela esaten zigutena lortu dugulako”.