Euskaraldian izena eman daiteke ostiralera arte
Orain artean 1.050 hondarribiarrek eta 104 entitatek eman dute izena Euskaraldian.
Iristear da Euskaraldia. Ostrirale honetan hasi eta abenduaren 2ra arte iraungo du. Euskararen erabilera sustatzea helburu duen egitasmoan dagoeneko 104 entitate eta 1.050 hondarribiarrek parte hartuko dute. Hala ere, ostiralera bitarte izena emateko aukera egongo da. Udalaren webgunean, Martxin Artzu kaleko Turismo bulegoan eta Hondartza Kiroldegian (17:00etatik 20:00etara). Gainera, azken bi kokaguneetan txapak jasotzeko aukera egongo da ere.