Energia jardunaldiak egingo dituzte Larreaundi-Olaberrian
Auzoan nola ekoiztu eta kontsumitu daitekeen aztertuko dute Goiner-eko kideek. Saioa hilaren 24an izango da, euskaraz, Eguzkitza BHIn.
Larreaundi-Olaberriako auzo elkarteak jakinarazi du energia jardunaldiak egingo direla auzoan ekoizpen berriztagarriaren inguruan. Saioa hilaren 24an izango da, osteguna, 18:30ean, Eguzkitza BHIn.
Jardunaldi horretan, Goiener-eko kideek auzoan nola ekoiztu eta kontsumitu daitekeen aztertuko dute. Saioa euskaraz izango da, baina aldi bereko itzulpena egingo da euskaratik gaztelaniara behar dutenentzako. Itzulpena nahi dutenek 18:15ean joan beharko dira Eguzkitzara euren mugikorrarekin eta audio aurikular batzuekin.