Kirol politiken inguruan hausnartuko dute asteazkenean
XIII. Kirol Politikak Udalerrietan topaketa egingo dute Hondarribian. 100 teknikarik parte hartuko dute.
Asteazkenean goizeko 09:30etan emango diote hasiera XIII. Kirol Politikak Udalerrietan topaketari. Arratsaldeko 17:15ak arte buru belarri arituko dira Kultur Etxean kiroletako lan testuingurua aztertzen. Ondoren, Hondarribia ezagutzeko bisita gidatua egingo dute. Guztira 100 teknikari hurbilduko dira ekimenera. Hitzaldiak, mahai-inguru bat eta aurkezpenak egingo dituzte besteak beste.
Egitaraua
- 09:30ean aurkezpena: Kait, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Hondarribiko Udaleko ordezkariak egongo dira.
- 10:00etatik 10:45era JFK Lanbideen Euskal Legea garatzea: Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako JFK zuzendariak eskainiko du hitzaldia.
- 10:45etik 11:15era atsedenaldia.
- 11:15etik 12etara Udal Kiroleko lan harremanak birpentsatzen: Koldo Irurtzun, zuzenbideko doktorea eta irakaslearen eskutik.
- 12:00etatik 13:30etara mahai-ingurua: Lan arloko kirol testuingurua EAEko udal eremuan. Juanan Compañon, Gasteizko Udaleko Kirol Zerbitzuko programen Unitateko burua, arituko da moderatzaile lanetan. Bertan parte hartuko dute Ixiar Olano (Andoaingo Udalaren Jarduera Fisikoa eta Kiroleko Zerbitzuaren Zuzendari Teknikoa), Nerea Zamakola, Adegiko Lan Harremanen zuzendaria, ELAko ordezkaria eta LABeko ordezkaria.
- 13:30etik 15:00etara bazkaria.
- 15:00etatik 15:30etara Euskadiko Kirolaren Egungo Lan Egoerari buruzko azterlanaren aurkezpena. 2016 eta 2022 arteko ikasketen lanketa. Patxi Alija, Adimen Kontsultoriako kideak egingo du aurkezpena.
- 15:30etik 16:15era Euskal Legearen Egitate Bereizgarriaren Aukerak. Arkaitz Larrinaga, Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Ofizialeko kidearen eskutik.
- 16:15etik 17:00etara Kirol Arloko Lanbideen Oraina eta Etorkizuna. Juantxo Landaberea, Zuzenbidean lizentziatua eta Kirol Zuzenbidearen espezializatua.