Irisgarritasuna hobetzeko lanak hainbat kaletan
Arrapalak eta zintarriak hobetu edota seinalizazioa egokituko dute hainbat kale konkretuetan.
Oztopo arkitektonikoak kentzeko lan multzoaren baitan, aurrekontu parte hartzaileetan jasoagatik eta auzo elkarteek proposatuta, oinezkoen pasabide batzuk egokituko dituzte.
Indarrean dagoen araudia aintzat hartuta, arrapala eta zintarrien konfigurazioa, eta lurreko seinaleak aldatuko dituzte. Lan horiek, Lekaenea kalea, Pagogaina kalea, Aiako Harria kalea eta Pio XII plazan izango dira.
Lekaenea kalea eta honen inguruetan, oinezkoen pasabide gehienak beheratuta daude eta elementu batzuk ez dute bat egiten gaur egungo irizpideekin, esaterako, 4 cm baino gehiago dituzten zintarriak edo lurreko seinale eza.
Oinezkoen pasabide gehienak beheratuta daude dagoeneko, baina elementu batzuk ez datoz bat egungo irizpideekin, hala nola 4 cm baino gehiago goratzen diren zintarriak, oinezkoen pasabideetan sartzen diren kaleko elementuak eta zuhaitzak eta lurreko seinaleztapen eta ohartarazpen eza.
Pagogaina kalean, zehazki 20 eta 30 zenbakien artean, oinezkoentzako elkarguneetan beheraguneak jarriko dituzte eta pasabidea zabaldu. Anakan jarraituta, Aiako Harria karrikan kalearen hasierako pasagunean bateriako aparkalekuek ikusteko arazoak sortzen dituzte, eta egokitu egingo dituzte; zabalgune kurbatu batzuk sortuko dituzte. Horrez gain, Jaizkibel kaleko bidegurutzea baino lehen bide erdian dagoen farola kenduko dute.
Pio XII plazan, kontrazinten gainean egingo dituzte lanak. Horiek eraitsiko dituzte eta berriz eraiki, zintarriekin guztiz berdinduta uzteko asmoarekin.
Bestalde, lan puntual batzuk ere egingo dituzte. Horietako bat Berio kaleko oinezkoentzako pasabide bat beheratzea izango da, eta sarrerako farola tokiz aldatuko dute. Bestetik, Perujaran kalean oinezkoentzako pasabide berri bat sortuko dute, irisgarritasuna hobetzeko.