[Hondarribiarren sailkapenarekin] Irati Beorlegi eta Jon Urtizberea, hondarribiarren artean nagusi Behobia-Donostian
Atzoko Behobia-Donostia egin zutenetatik 103 izan ziren hondarribiarrak. Eta horien artetik azkarrenak, Beorlegi eta Urtizberea.
Atzo, Behobia-Donostia egin zuten 24.200 korrikalarien artetik 103 izan ziren hondarribiarrak. Eta horien artetik, Irati Beorlegi eta Jon Urtizberea azkarrenak.
Katea edo Gaintxurizketako igoeran bildu ziren hondarribiar zale gehien. Herrikoak, eta noski, beste lasterkari guztiak animatu zituzten, ozen.
Jarraian, Hondarribiko lasterkarien podiumak, eta ondoren, errenteriar den-denek sailkapena.
Emakumeak
- 1. Irati Beorlegi Goñi 1.31.32
- 2. Ainara Olamusu Rodriguez 1.37.57
- 3. Edurne Barbeito Zaldua 1.38.48
Gizonak
- 1. Jon Urtizberea Maza 1.07.53
- 2. Iñigo Tumas Legorburu 1.12.06
- 3. Jon Pablo Ezcaray 1.12.55
Sakatu esteka honetan hondarribiarren sailkapen oso-osoa ikusteko.