Mattin Etxebeste izendatu da Euskal Herriko txapeldun
Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusia egin zen larunbatean Hondarribian. Bertan lehiatu ziren Euskal Herriko gazte dantzari onenak.
Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusiaren txapela Oarsoaldean geratu zen. Mattin Etxebeste oiartzuarrak eskuratu zuen garaipena, eta Euskal Herriko txapeldun izendatu zuten. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko trofeoa, Txapela eta 400 euro bereganatu zituen. Gainera, datorren urteko txapelketara arte, Oiartzungo udaletxean Tomas Murua eskulturgilearen lana gordetzeko ohorea izango dute.
Hondarribiko txistulari taldearekin lagunduta 16 dantzarik parte hartu zuten, eta lau izan ziren Oarsoko ordezkariak: Mattin Etxebeste (Oiartzun), Endika Osa (Lezo), Ane Jaunarena (Lezo) eta Nahia Pikabea (Lezo).
Sailkapen orokorra:
1. Postua: Mattin Etxebeste (Oiartzun) 345 puntu
2. Postua: Irati Olaizola (Legazpi) 329,65 puntu
3. Postua: Ane Jaunarena (Lezo) 321,40 puntu
4. Postua: Eneko Etxaniz (Elgoibar) 320,65 puntu
5. Postua: Amaia Aizpurua (Zizurkil) 300,95 puntu
6. Postua: Endika Osa (Lezo) 292,38 puntu
7. Postua: Maren Goya (Villabona) 208 puntu
8. Postua: Elene Ceberio (Asteasu) 198,80 puntu
9. Postua: June Tejeria (Zizurkil) 194,20 puntu
10. Postua: Jon Etxeberria (Elgoibar) 193,50 puntu
11. Postua: Amaia Azpeitia (Legazpi) 181,20 puntu
12. Puntu: Maider Encina (Legazpi) 167,15 puntu
13. Puntu: Maddalen Oñederra (Elgoibar) 155,25 puntu
14. Puntu: Nahia Pikabea (Lezo) 148,13 puntu
15. Puntu: Laia Arruabarrena (Legazpi) 146,65 puntu
16. Puntu: Naroa Sanchez (Legazpi) 141,75 puntu