[Argazki galeria] Bixi-bixi Emakumeen Pala Txapelketan denak txapeldun
Zazpi partidu jokatu zituzten Soroeta pilotalekuan. Ikuslegoak animoak eta indarrak eman zizkieten parte hartzaileei.
Soroeta pilotalekuan lehiaketak jokatu bitartean. Joan den larunbatean jokatu zen Bixi-bixi Emakume Pala Txapelketa eta giro bikaina sortu zen Soroeta pilotalekuan. Ikuslegoak animoak eta indarrak eman zizkieten parte hartzaileei. Guztira zazpi partidu jokatu zituzten: emakumeen kategoriako hiru (15 puntutara) eta haurren kategorian, berriz, lau (10 puntutara). Txapelketa azkarra izan zen, bixi-bixia. Lehenik txapelketari ekin zioten; Hondarribiko, Irungo eta Oiartzungo hamar emakumek parte hartu zuten. Ondoren, haurren txanda izan zen. Denak izan ziren txapeldunak.
Hona hemen Emeki elkarteak helarazitako jardunaldiko zenbait argazki:

