BATeko kideak Atapuercan izan dira asteburuan
Atletismo taldeko kideak 16 eta 18 urtez azpiko eta errelebo mistoetako probetan aritu ziren. Onenak 18 urtez azpiko mutilak izan ziren, 6. izan baitziren taldekako sailkapenean.
Asteburuan Atapuercako Nazioarteko Krosa eta Espainiako Kros Txapelketa jokatu ziren lasterketa berean. Proba horietarako, Bidasoa Atletiko Taldeko kideak 16 urtez azpiko, 18 urtez azpiko eta errelebo mistoetako probetan lehiatu ziren.
18 urtez azpiko mutilak, 6. taldekako sailkapenean:
18 urtez azpiko mutilek lasterketa bikaina osatu zuten, eta taldekako sailkapeneko seigarren postuan sailkatu ziren. Taldeak erregulartasun handia erakutsi zuen, eta Iker Ibarguen izan zen taldeko azkarrena, 19. postuan sailkatu baitzen 16:44ko denborarekin. Ibarguenen atzetik Ander Aramendi (20., 16:45), Adur Ugartemendia (44., 17:17) eta Josu Iturriotz (254., 20:01) izan ziren.
16 urtez azpiko mutilak, 16. taldekako sailkapenean:
16 urtez azpiko mutilek taldekako sailkapenean 16. postuan bukatu zuten. Sei izan ziren lehian aritu ziren gazteak, eta horietan azkarrena Hugo Vazquez izan zen, 95. postuan sailkatu baitzen 13:54ko denborarekin. Vazquezen atzetik Lander Etxabe (101., 13:55), Julen Mendoza (119., 14:04), Lukas Cabezon (122., 14:06), Xabier Elortegi (168., 14:25) eta Alai Cbello (178., 14:29) izan ziren.
16 urtez azpiko neskak, 20. taldekako sailkapenean:
16 urtez azpiko neskek taldekako sailkapenean 20. postuan sailkatu ziren. Sei izan ziren lasterka egitera atera ziren neskak, eta horietan onena Izaskun Sanz izan zen, 91. izan baitzen 12:52ko denborarekin. Sanzen atzetik Maria Bauza (123., 13:10), Irati Erro (128., 13:11), Mariela Beraza (162., 13:27), Elene Casado (173., 13:32) eta Nahia Garcia (323., 14:42) izan ziren.
Errelebo mistoak:
Errelebo mistoen modalitatea izan da Federazioak aurten sartu duen berritasuna. Proba horretan lau korrikalarik hartzen dute parte, bi neskak eta beste bi mutilek, eta bakarka aritzen dira hurrengo taldekideari testigua eman aurretik.
Bidasoa Atletiko Taldeak talde lehiakorra atera zuen proba horretan lehiatzeko, eta Ander Anglada, Sara Villasante, Mikel Agirrebeña eta Miriam Gregori izan ziren kluba ordezkatu zuten lasterkariak. Taldeak lortutako emaitza ona izan zen, 15. postuan sailkatu baitziren 21:04ko denborarekin.