Alde Zaharreko igogailuak motor berria izango du
Igogailua zerbitzurik gabe egongo da datorren asteazken eta ostegunean.
Sabino Arana kalea Alde Zaharrarekin lotzen duen igogailuari motor berria ezarriko diotela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Lanok burutzeko bi egun beharko dituzte. Hori dela eta, asteazkenean eta ostegunean igogailua itxita mantenduko da.