Itsasertzaz ariko dira Uhinak jardunaldietan
Berrogei hitzaldi antolatu dituzte hilaren 16 eta 17an egingo diren jardunaldietarako.
Azaroaren 16 eta 17an Uhinak kongresua egingo dute Ficoban eta gaur aurkeztu dute alkateak, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako departamentuko diputatuak, Alexander Boto, Ihobeko zuzendari nagusiak, Monica Alday, Uhinak kongresuaren Zuzendariak, eta Rogelio Pozo, AZTIko CEOn.
Foro bat izango da eta kilima aldaketa leheneratzeko edo arintzeko gaitasuna duten sektoreetako kideak elkartuko dira; 150 aditu eta biltzarkide izango dira guztira. Klima aldaketa eta itsasertza izango dituzte hizpide.
Lau helburu estrategiko ditu kongresuak; batetik, itsasertza babesteko neurriak ezagutzea; jarraian, esperientziak ezagutzea, jardunbide egokiak ikastea eta itsasertza mantentzea; hirugarren, klima aldaketaren eta itsasertzaren prozesuari mugaz gaindiko ikuspegitik heltzea; azkenik, enpresek dituzten aukerak ezagutzea, horiek izango direlakoan larrialdi klimatikoaren ondorioak arintzeko erantzuleak.
Berrogei hitzaldi eskainiko dituzte eta zeintzuk diren jakiteko, jo orrialde honetara.