Emaitza paregabeak lortu dituzte BATeko gazteek
Iragan igandean Euskadiko Kros Txapelketa egin zen Lasarten, eta klubeko gazteenek hainbat domina eta ohorezko postu lortu zituzten.
Iragan igandean Lasarteko Nazioarteko Krosa egin zen. Proba hartan ere, banakako eta taldekako Euskadiko Kros Txapelketa ospatu zen, eta Bidasoa Atletiko Taldeko kide gazteenek emaitza paregabeak lortu zituzten Gipuzkoako egutegian dagoen proba garrantzitsuenean.
Banakako proban, Euskadiko Kros Txapelketako emaitza esanguratsuena 18 urtez azpiko Iker Ibargurenek lortutako brontzezko domina izan zen. Kirolari gazteak 07:43 minutuko denbora egin zuen, zilarrezko dominatik bi segundora eta urretik, bostera.
Eskolarteko txapelketan, berriz, Urko Ibarguenek garaipena lortu eta Enea Erkiziak hirugarren postua eskuratu zuen.
Euskadiko Kros Txapelketako taldekako lehiari dagokionez, maila handia erakutsi zuten 16 eta 18 urtez azpiko taldeek. 16 urtez azpiko neskak taldekako Euskadiko txapeldun izendatu ziren, eta maila bereko mutilek bigarren postuan bukatu zuten. 18 urtez azpiko mutilak ere podiumera igo ziren, hirugarren postuan bukatu baitzuten.
Kroseko hurrengo proba Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuko du, hilaren 20an, Txingudi Ikastolan. Irun Hiria Krosak, pandemiak zenbait urtez eten ondoren, bere 52. edizioa beteko du.
Hauexek izan ziren emaitzak:
16 urtez azpiko neskak: Euskadiko Kros Txapelketako taldekako txapeldun
8º Izaskun Sanz: 05:41.
9º Mariela Beraza: 05:45.
10º Maria Bauza: 05:46.
12º Elene Casado: 05:48.
14º Irati Erro: 05:50.
49º Nahia Garcia: 06:29.
16 urtez azpiko mutilak: Euskadiko Kros Txapelketako taldekako txapeldunorde
8º Hugo Vazquez: 04:53.
11º Alai Cabello: 04:57.
12º Julen Mendoza: 04:58.
14º Lukas Cabezon: 05:00.
23º Xabier Elortegi: 05:07.
18 urtez azpiko neskak:
9º Nahia Pikabea: 10:38.
18 urtez azpiko mutilak: Euskadiko Kros Txapelketako taldekako hirugarren
3º Iker Ibarguen: 07:45.
10º Adur Ugartemendia: 08:12.
17º Julen Casado: 08:23.
12º Josu Iturrioz: 11:44.
Gizon seniorrak:
39º Mikel Agirrebeña: 30:00.
9º Xabier Sesma: 32:29.