2023ko udal egutegiko argazkiak aukeratzen hasiko dira
Argazkiak aurkezteko epea bukatuta, urteko lau urtaroetako 109 irudi jaso ditu udalak. Orain, 13 hautatu beharko dituzte egutegia osatzeko.
Irungo herritarrak izango dira 2023ko udal egutegiko protagonistak, irundarrek bidalitako argazkiekin osatuko baitute datorren urteko egutegia. Parte hartzaileen proposamenei men eginda, argazkiak aurkezteko epea 2022 hasierara aurreratu zela azaldu du udalak. Argazkien gaia ‘Urteko lau urtaroak’ izan da, hiriaren irudiak eta paisaiak itxura ezberdinekin jasotzeko helburuarekin.
Argazkiak aurkezteko epea urriaren 30ean itxi zen, eta, orotara, 109 irudi jaso ditu udalak. Argazkiak jasota, hurrengo urratsa hamahiru argazki hautatzea izango da, Irungo Argazkilaritza Elkartearekin, urtero elkarlanean osatzen baitute udal egutegia. Horrez gain, aukeratutako hamahiru argazkietatik, hilabete bakoitzerako bat erabiliko da, eta bestea, berriz, azalean joango da.