Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Irungo saioko hasierako agurrak

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2022/11/05

Ane Labaka Maioz

Alarde egin nahi dugu libre

irrintzi eta deiadar

beti bultzaka dauzkagulako

horrenbeste gorputz adar

gaur inor ez da saioko neska

egin dezala plazak gainezka

berez zulo bere labar

pozik nengoke oholtza honetan

ezer ez balitz estandar

baizik eztanda sortu ditzagun

mila argi izpi ñabar

saia gaitez hitzak etzaten

mihiek dantza egin dezaten

ta ahal bada bide nabar oinek

dir-dir soinek dar-dar.

Jone Uria Albizuri 

Irun badaukazu zerbait

doinu hau bere xumean

mugarri diren saioak

non eta muga gunean

muga ireki zenuten

antza lehengo egunean

nahiz polizia berriro

hasiko zen jardunean

Irundik Iruñea ez da

gera hain urrunean

muga letra eta erdi

baten isiltasunean

guk hemen egon nahi dugu

mugan gertutasunean

zeharkatzen saiatzeko

irekitzen den unean. 

Nerea Ibarzabal Salegi 

Mugen kontrako mugako herri

korronte guztien pista

gure begiak daude Irunez

eta begirunez dizdizka

kaixo Ficoba poxpolo kaxa

erraldoi gris ta gorrixka

gaurko guztion kolektibo bat bizi nahi dugu berriz ta

hurbil zaitezte hasi dardarka elkarren kontra irrista

zerbait pizteko gogoak berak

sortzen baitu lehen txispa.

Sustrai Colina Acordarrementeria 

Gogoan dut bost edo

sei urte neuzkala

Ficoban polizien gari ta zetzala

ta autoa etxolara

gerturatu ahala isiltzen ginela

ta giratu diala

gaur isiltzen zen haurrak

kantatu dezala.

Maddalen Arzallus Antia

Txapelketa prestatu didate neurrira

lehenengo topoz joan nintzen Donostira

etxerako bidean Ficobara gira

ta hemendik nere etxera berrehun metro dira

google mapsa bidea markatzen ari da.

Miren Artetxe Sarasola

Bizitzaren erruleta

beti jira eta buelta

baina bat batean epa

iristen da txapelketa

ta bizitzaren zentzu hau zenda

burmuina atzean gordeta

dena bihurtzen da

doinu rima puntu eta prestaketa

edukitzeko burua

argi eta azala alerta

ba hemen gaude seiko motza prest

eta Ficoba beteta

hasi dedila erokeri hau

desiatzen gaude eta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.