David Nuño, Podemosen Irungo alkategai
Alderdi moreko militantziak primarioetan babesa eman ondoren, Nuño 2023ko udal hauteskundeetako hautagaia izango da.
David Nuño izango da Podemoseko hautagaia 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetan. Nuño Elkarrekin Podemos-IU taldeko bozeramailea eta bigarren alkateordea da gaur egun Irungo Udalean, eta alderdi moreko militantziak babesa eman dio primarioen prozesuan. Prozesu hori urriaren 10ean hasi zen, eta Nuño alkategai gisa berrestearekin bukatu da.
“Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet militanteei aurkeztu dudan proiektuan jarri duten konfiantzagatik. Parte hartu duten pertsona guztien inplikaziorik gabe, bai alderdiaren aldetik bai prozesua gauzatzen lagundu dutenen aldetik, ezinezkoa izango zen”, nabarmendu du hautagaiak.
Nuño buru den proiektuaren inguruan mintzatu da, eta gako nagusiak azaldu ditu. “Hurbiltasunetik ari gara lanean herritarrekin, hainbat kolektiborekin era militantziarekin. Bizitzen ari garen krisian bizilagunek dituzten beharrei erantzuteko. Pentsa liteke primarioen prozesuaren bukaerarekin, dena eginda dagoela; baina, egia esan, orain hasiko da dena. Laster herritarrei ezagutaraziko dizkiegun hainbat proposamen lantzen ari gara”.