2023ko egutegia osatzeko, argazki lehiaketa
Irudiak aurkezteko epea irekia dago jada, eta hilaren 16a arte luzatuko da. Pertsona bakoitzak hiru argazki bidali ahal izango ditu gehienez.
Azken bi urteetan egin bezala, Hondarribiko Udaleko Maria Serrano Hiritarrekiko Harremanetarako zinegotziak jakinarazi du Hondarribiko argazkiekin osatutako 2023ko egutegia egingo dutela, eta irudi horiek aukeratzeko lehiaketa bat antolatuko dutela.
Argazkiak aurkezteko epea irekia dago jada eta hilaren 16a arte luzatuko da. Irudi horiek hainbat modutara bidal daitezke: argazkiakhondarribia@gmail.com helbide elektronikora, edo mezu pribatu bidez Turismo Hondarribiaren Facebook edo Instagram-era.
Pertsona bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake gehienez, 300ppp tamainan, bere datuekin (egilearen izena, abizenak, helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta NANaren fotokopia) eta ‘Hondarribiko 2023ko Udal Egutegirako Argazki Lehiaketa’ leloarekin. Lehiaketan parte hartzeko, beharrezkoa da 18 urte edo gehiago izatea.
Serrano zinegotziak azaldu duenez, argazkiek Hondarribiarekin zerikusia izan beharko dute, eta, adibidez, hiriko gune bat, kultur ekintza bat, gastronomia edota natura irudika ditzaketela eutsi du. Irudiak urteko hilabeteekin identifikatzen diren herriko argazkiak izan beharko dira.
Orotara, ehun euroko hamabi sari banatuko dira, hilabete bakoitzeko bat, baita marka berriaren produktu sorta bat ere.