Hasi da zuhaitzak kimatzeko kanpaina
Udazkenero egiten den kanpaina da. Datozen egunetan San Pedro eta Santiago kalean arituko dira kimaketa lanak egiten.
Urriaren amaieran hasi eta urtarrilean amaitzen da zuhaitzak kimatzeko udazkeneko denboraldia. Aurtengo kanpaina ikastetxeetako zuhaitzetatik hasi dute, zuhaitzetatik erortzen diren hosto lehorrek eragin ditzaketen eragozpenak ekiditeko. Datozen egunetan San Pedro eta Santiago kaleko zuhaitzen txanda izango da. Hurrena Biteri, Bernart Etxepare, Soroeta eta Alde Zaharreko zuhaitzak kimatzeari ekingo diote. Pixkanaka herri osoko zuhaitzak kimatuko dituzte. Lanok, beti ere, eguraldiaren menpe egongo dira.
Udaletik adierazi dutenez, herriko zenbait zuhaitz errepideetatik zein aparkalekuetatik gertu daude, eta beraz, lanean hasi aurretik abisuak jarriko dituzte. Lan horietarako aparkalekuak erreserbatuko dituzte.