Euskal Ohorezko Mailara igo nahi du Zaisa Txingudik
Orain arteko erritmoari eutsiz gero, gertu izango dute ohorezko maila. Bestalde, 14 urtez azpikoak Hernanin dute hurrengo partida.

Sailkapeneko hirugarren postuan dago Zaisa Txingudi errugbi taldea, 12 punturekin. Bigarren jardunaldia irabazi zuten pasa den asteburuan Donostian, eta larunbat honetan, Gasteizko Gaztedi B taldearen aurka ariko dira.
Euskal Ohorezko Mailara igo nahi du taldeak eta horretarako ezinbestekoa izango da asteburu honetako partida irabaztea. Taldeak urte eta erdi baino gehiago darama etxean partida ofizialik irabazi ez duela.
Iñigo Camareroren mutil guztiak daude jokatzeko prest, baita taldera iritsi berri diren Teo Arruti, Alberto Robleda, Carlos Javier Perez eta Sua Varela. Konpromiso handia erakutsi dutela nabarmendu du entrenatzaileak. Bestalde, Jon Sanchez harroin pasaitarra, berriz, larunbaterako aurreikusitako baja bakarra izango da.
14 urtez azpikoak
14 urte azpiko Txingudi Baztan Menditarrak taldeak Hernanin du hurrengo hitzordua, lurraldeko 7ko errugbi txapelketako hirugarren jardunaldia litzateke. Igandean izango da partida, 10:30etik aurrera. Oraingoz, maila bikaina erakutsi dutela esan du klubak.