Lanak amaituta Errebellin kalean
Astebetez lanean aritu dira Errebellin kalean asfaltatze, margotze eta egokitze lanak egiten.
Kalez kale Hondarribia Hobetzen programa aurrera doa. Joan den astean Errebellin kalean izan ziren asfaltatze, margotze eta egokitze lanak egiten. Bost egun behar izan dituzte lanok burutzeko, eta bien bitartean kalea itxita mantendu da. Azken margoketa lanak amaitu ondoren, Errebellin kalea erabiltzeko prest dago.