Motorrak berotzen dabil FICAB
Azaroaren 14tik 19ra egingo da festibala eta hiru gunetan banatu dituzte, Amaia KZ, Donostiako Aquiariuma eta Tabakalera.
Azaroaren 14tik 19ra izango da aurtengo 22. Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa (FICAB). Hiru egoitza izango dituela aurtengo edizioak, dagoeneko aurreratu zuten: Amaia KZ, Donostiako Aquariuma eta Tabakalera.
Aurkezpen ofiziala datorren asteko azaroaren 7an egingo dute eta lehiaketan zein film egongo diren esango dute. Itxaronaldia hain luzea izan ez dadin, festibalaren gaineko xehetasun batzuk eman dituzte, esaterako, Bizinema Irunek jaialdian parte hartuko duela. Amaia KZ atonduko dute eta sari banaketako ekitaldia girotuko dute.
Aurten, Antzinako Egipto da gai nagusia, Tuthankamonen aurkikuntzaren urteurrenaren harira. Beraz, jaialdia Monty Python taldeak Arturo erregearen Erdi Aroan girotutako film bat jarriko dute, los Caballeros de la Mesa Cuadrada y sus locos seguidores.
Saio guztietara sartzeko sarrera doakoa da, baina aurrez eskuratu behar dira udalaren orrialde honetan. Bertaratu ezingo denak, online jarraitzeko aukera izango du, honako esteka honetan.
Jaialdia ez da Gipuzkoan geratuko. Hemengo edizioa bukatzen denean, Bilbora joango dira azaroaren 23 eta 24an, 29an eta 30ean. Edizio honetako lau garaileen lanak eskainiko dira.