[Bideoa] Zirkulazio librea aldarrikatu dute, hesiak botata
Beste sei hilabetez, gutxienez, polizia kontrolak Irun eta Hendaia artean jarraituko du.
Bi zutabe atera ziren atzo, bata Ficobatik eta bestea Hendaiako tren geltokitik. Etorbidearen zubian bat egin zuten, hesiak bota baitzituzten. Zirkulazio askapenerako ekintza gisa interpretatu zuten mobilizazioa deitu zuten erakunde nagusiek, Diakite-Bidasoa Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea eta LAB Sindikatuak.
Atzotik aurrera, apirila bukaera arte, kontrol poliziala sei hilabete gehiago egongo da Irun eta Hendaia artean, kontrol selektiboak egiten eta horren aurrean mobilizatu ziren.
Euskal Herri osoko herritar, elkarte eta erakunde ezberdinen babesa izan zuten; Ongi Etorri Errefuxiatuak; Bizi elkartea; La Cimade elkartea; Ehun mugimendua; Xuti Gazte ekimena; Intziri talde feminista; EH Bai alderdia; Europe Ecologie-Berdeak alderdia; eta Sortu alderdia.